Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ingurumenaren Eguna ospatuko dute Artiako Lagunek, aldarrikapen egun batekin

Larunbatean Pasquier-Recondo enpresaren inguruan udalak aurreikusi duen hirigintza plana salatuko dute eta lurzorua birnaturalizatzeko eskatuko diote udal gobernuari.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2021/05/31

Datorren ekainaren 5ean (larunbata da) Artiako Lagunek Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute, nola ez, aldarrikapen egun batekin. Bidasoaldeko Lagunekin batera antolatu dute larunbatekoa, Bir-irudikatu. Bir-naturalizatu lemapean.

Azken asteotako borrokari jarraipena emango diote, gogor salatuko baitute Pasquier-Recondoko hiri plangintza, eta lurzoru birnaturalizatzeko eskatuko diote udal gobernuari. Ondorengoa da larunbaterako antolatu duten programa:

  • 11:30: Bizitzaren Zuhaitza landatuko dute Recondo enpresaren inguruan, «ingurua birnaturalizatzeko potentziala aldarrikatzeko».
  • 12:00: elkarretaratzea egingo dute. Bertan, Xabier Garate SEO Birdlife-Bidasoaldeko Lagunakeko ornitologoak Txingudiko badiaren garrantzi ekologikoaz, hegazti faunaz eta Natura 2000 Sareak babestutako ekosistemaz
    ariko da; Hilario Manzanedo biologoak naturaren berreskurapenari buruz ariko da; eta Pasquier enpresako langile batek langileen lan egoeraz mintzatuko da.

«Artia Hirigintza Basatiaren ondorioa da, asfaltozko ibaiak eta hormigoizko mendiak dituena. Hiriguneek biziberritzeko ahalmen handia dutela aldarrikatu nahi dugu. Ingurumenaren nazioarteko egun honek Nazio Batuen Ekosistemen berreskuratzeko Hamarkadaren hasiera markatuko du, basoak, ibaiak eta hiriak berpizteko, bioaniztasuna lehengoratzeko eta basoberritzeko misio globala», esan dute Artiako Lagunek.

Erlazionatutako edukiaBizikleta martxa, «modu seguruan eta eraginkorrean mugitzea ahalbidetuko duen konponbidea eskatzeko»Azken Portu ingururako udalak aurreikusi duen «pilotakada urbanistikoa» salatu dute Artiako Lagunek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.