[Bideoa] Azken txanpan sartu da Emakumeen VI. Pala Txapelketa
Finalaurreko "mundiala" jokatu ondotik, bosgarren eta azken jardunaldirako prest daude lehiakideak.
Emekik antolatutako Emakumeen VI. Pala Txapelketaren finalaurrekoak jokatu zituzten larunbatean, Soroetako pilotalekuan. Lehia bizia izan zen bikoteen artean ahalik eta puntu kopururik handiena lortzeko, eta horrek tentsioa eragin zuen jokalarien artean. Hala eta guztiz ere, laugarren jardunaldiari “mundiala” iritzi diote antolatzaileek. Hilaren 5ean, larunbatarekin jokatuko dute finala, Soroetako pilotalekuan, 11:00etan.
Ondokoak dira laugarren jardunaldia laburbiltzen duten bideoak.