Agintaldi Plan Eguneratua plazaratu du udal gobernuak
Txomin Sagarzazu alkateak eman ditu planaren gaineko xehetasunak; udal webgunean eskura daiteke.
2019-2023 Agintaldi Plan Eguneratua aurkeztu du Txomin Sagarzazu Hondarirbiko alkateak gaur goizean, prentsa aurrean egindako agerraldian. Agintariak nabarmendu duenez, 2020. urte hasierarako planaren definizioa “ia” bukatuta zegoen arren, “mundu mailako pandemiak gure asmoak erabat oztopatu dizkigu”.
Hori horrela, izurriari egokitutako plana aurkeztu du orain udal gobernuak. Hiru esparru, zazpi ardatz estrategiko, 43 helburu eta 81 proiektu jasotzen ditu dokumentuak, azken horien artean, “39 lehentasunekoak”.
Horrez gain, Sagarzazuk adierazi duenez, “erabiliko ditugun balio nagusien artean daude, besteak beste: iraunkortasuna, zuzentasuna, gardentasuna, hurbiltasuna eta lankidetza, eraginkortasuna, berrikuntza eta euskalduntasuna zein euskaltzaletasuna”.
Bertan irakur daiteke plana bere osotasunean.