Udako udalekuetan izen emateko aukera berriz ireki dute plaza libreak geratu direlako
Oraingoan esleipenak eskariaren hurrenkeran izango dira.
Udako udaleku eta abentura programan izen emateko epea duela hilabete bat amaitu zen, eta udalak adierazi du hainbat plaza libre geratu direla. Horregatik, berriz ireki dute izen emateko aukera, plaza guztiak bete arte.
2005 eta 2013 bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udalekuak dira, eta azaldu dute oraingoan plazen esleipena automatikoki egingo dela, hau da, eskariaren hurrenkeran.
Pandemiagatik jarduerak Irunen eta inguruko hainbat tokietan gauzatuko direla azaldu dute, hala ere, Martindozenea aterpetxeak egoitza nagusia izaten jarraituko du.
Udalekuen prezioa Irunen erroldatuta edo ez erroldatuta egotearen araberakoa da, familia unitateko kide kopurua ere hartuko da kontuan. Orrialde honetan ikusi daitezke tarifak.
Izena ematea Gazteria Zerbitzuaren helbide elektroniko honetara idatziz egin daiteke, edota astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara bitarte 943 50 54 04 telefonora deituz.