Sukaldeko lanen ardura banatzeko tailerra berriro egingo dute
Gizonak janaria prestatzen trebatu eta sukaldeko lanen ardura bere gain hartzeko helburua du tailerrak. Ekainaren 4ean izango da.
Sukaldaritza erantzukidetasunaren tailerrek izandako arrakastaren ondoren, ekainaren 4an berriro errepikatuko dituzte. Tailer horien helburua gizonek ere sukaldeko lanen ardura bere gain hartzea da.
Miren Etxebeste Berdintasun zinegotziak jakinarazi duenez, “erantzuna oso ona” izan da, eta hirugarren saioa antolatzea erabaki dute.
Tailerrak Oiasso museoan izango dira, eta bi jaki prestatuko dituzte: tabulea eta azenario tarta. Heldu bakoitzeko aukera izango dute bi haur eramateko (5 eta 12 urte artekoak).
Udalaren arabera, itxarote zerrenda errespetatuko dute, eta horien ordenari jarraituz esleituko dituzte plazak. Guztira, 35 gizon daude zerrenda horretan.
Tailerra doan izango da, eta guztiek etxera eraman ahal izango dute bertan prestatutakoa. Horrenbestez, tuperra eramatea gomendatu dute.