Hondartzako arrapala, irisgarria behin-behinean
Joan den astean erregistratutako eskaria aintzat hartu izana txalotu du Abotsanitz Herri Batzarrak, soilik "epe motzerako" balio duen arren.
Abotsanitzen udal taldeak iragan astean jakinarazi zuenez, hondartzako arrapalaren irisgarritasun gabezia zuzentzeko eskaria erregistratu zuen Hondarribiko Udalean. Hala, udal brigadak aintzat hartu duela eskaria ezagutarazi du alderdiak: “Hondarra mugituz, arrapalaren beheko aldeko hondar falta zuzendu dute”. Onartu duenez, halere, “behin-behineko soluzioa” da, ez baitu epe luzera arazoa konponduko, “baina epe motzerako balio du”. Esku hartzearen “azkartasuna” estimatu du alderdiak.