Unay Emeryren Vila-real, Europa Leagueko txapeldun
Entrenatzaile hondarribiarrak zuzendutako taldea Manchester Uniteden aurka gailendu zen, penaltietan erabakitako finalean.
Unai Emery hondarribiarrak gidatutako Vila-real taldea Europa Leaguen gailendu zen bart gauean, Manchester United taldearen aurka. Britainiarrek eraman zuten batik bat partidaren gidaritza arauzko denboraren 90 minutuetan, eta penaltien txanda iritsita lortu zuten garaipena Emeryren jokalariek. Arauzko denbora eta luzapena banakoarekin bukatu ziren.
Gero Rulli, Realeko atezain ohia, heroi gisa azaldu zen penaltien txandako dinamika haustea lortu zuenean. Atezainak sartutako golak eman zion garaipena Emeryren taldeari penaltien txandan, eta laugarren Europa League titulua hondarribiarrari.
Arena Gdansk (Gdansk, Polonia) estadioan jokatu zen partida 8.000 ikusleren aurrean, horien artean, Vila-realeko 2.100 zale gerturatu ziren finala ikustera.