Bidasoak udalekuak antolatu ditu
Uztailean izango dira hiriko eskubaloi taldearen udalekuak. Astebete, bi, hiru edo lau aukera ditzakete interesdunek. Zabalik da izen emate epea.
Bidasoa Eskubaloi Taldeak haurrentzat udalekuak antolatu ditu, uztailerako, 2006 eta 2014 urteen artean (biak barne) jaiotako haurrentzat. Hil horretako lau asteetan, astelehenetik ostiralera egingo dituzte jarduerak, 08:30etik 13:30era. Eskubaloia izango dute ardatz, baina askoz jarduera gehiago egingo dituzte.
Izan ere, udalekuek Artaleku kiroldegia izango dute egoitza nagusi. Baina Oiasso Museora eta Irugurutzetako meategira txangoak, Bidasoa ibaitik piragua zeharkaldia, edo San Martzialeko igerilekuetara irteera ere egingo dituzte besteak beste. Gainera, osasunari ere erreparatuko diote, FyLABen eta Iñigo Lavado sukaldariaren eskutik.
Izena ematen dutenek, aste bat, bi, hiru edo lau izango dituzte aukeran. Astebeteko egonaldiaren prezioa 80ekoa da; lau astekoa 260koa (beste prezioak Bidasoarekin kontsultatu).