Aturri-Bidasoaren hiru irabazleren erakusketa Amaia KZn
Susana Ferreira, Aiert Alonso eta Edu Larrasak egindakoak abuztuaren 1era arte ikus daitezke kultur zentroko erakusketen aretoan.
Aturri-Bidasoa pintura sariketaren hiru irabazlerekin erakusketa irekita egingo da Amaka KZko erakusketa aretoan, hilaren 28tik abuztuaren 1era arte. Susana Ferreira (2017ko irabazlea), Aiert Alonso (2004koa) eta Edu Larrasa (1997koa) dira sariketa irabazi era erakusketa jarriko dutenak. Askotarikoak dira hiruen proposamenak. Baina bereizgarri bat dute: hori sortzaileak Bidasokoak dira; Ferreira irundarra da, eta Alonso nahiz Larrasa hondarribiarrak.
Abuztuaren lehen egunera arte, asteartetik larunbatera (18:00-21:00) eta jaiegunetan (11:30-13:30) izango da zabalik erakusketa Alta, biharko inaugurazio ekitaldia 19:30ean hasiko da —Lopez Becerra kaletik sartu behar da Amaia KZko aretora—.
Gainera, igande honetan (hilak 30), erakusketara bisita gidatua antolatu dute, 12:30ean hasita. Gehienez se laguneko taldea osatuko dute, eta izena emateko Kultura Sailaren posta elektronikora idatzi behar da.
XXX. edizioa
Erakusketak bat egingo du aurtengo sariketaren oinarrien kaleratzearekin. Berezia baita aurtengo edizioa: Aturri-Bidasoak 30 urte beteko ditu. Hala, aurtengo sariketarako koadroak abuztuaren 28tik irailaren 1era aurkeztu behar direla jakinarazi du Irungo Udaleko Kultura sailak.
Informazio gehiago eta xehetasunak (oinarriak eta beste) Irungo Udalaren webgunean aurki daitezke.