Memoriaren Museoa sortu nahi du Nicolas Gerendiain talde errepublikanoak Irunen
Mozio bat erregistratuko dute ostiralean udalean. Memoriarako leku bat osatu nahi dute, «bizi izan zutenentzat, eta ikasteko leku bat gainerakoentzat, zer gertatu zen jakiteko eta gertaera horiek ez errepikatzen laguntzeko leku bat».
Irungo Nicolas Gerendiain talde errepublikanoak mozio bat aurkeztuko du udalean, hirian Memoriaren Museoa sortzeko asmoarekin. Ostiralean aurkeztuko dute mozioa, osoko bilkuran.
Txosten bat aurkeztuko dute orduan, «memoriaren espazioek gizartearen kultur ondare gisa duten esanahiaren inguruan sakondu nahi» izan baitu elkarteak. Finean, memoriarako leku bat osatu nahi dutela diote, «bizi izan zutenentzat, eta ikasteko leku bat gainerakoentzat, zer gertatu zen jakiteko eta gertaera horiek ez errepikatzen laguntzeko leku bat».
Irunen II. Errepublikan, gerra garian, gerraostean zein Frankismoan zehar gertatutakoak erakusteko eta azaltzeko lekua izango dela erantsi dute elkarteko kideek. Honetan, erbestea, deportazioa, hilketak, trenbide langileen arazketa, konfiskazioak edo maisu-maistren aurkako errepresioa bildu nahi dute, «giza eskubideen urraketen biktimei duintasuna emateko eta belaunaldi berriei beren iragan hurbila azaltzeko».
Lotura honetan elkarteak osatutako txostena osorik irakur daiteke.