'Hondarribia itsasoa da' kanpaina aurkeztu dute
Itsas sektorea bultzatzeko helburuarekin, hondarribiarrak eta bisitariak erakartzeko dinamika da udalak, Bidasoa Bizirik-ek eta enpresek abiatutakoa.
Behe Bidasoa eskualdeko sektore nautikoa sustazeko xedearekin, Hondarribia itsasoa da dinamikaren berri eman dute gaur goizean Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako, Merkataritza eta Turismo zinegotziak eta hainbat enpresek kirol kaian egindako agerraldian. Bidasoa Bizirk garapen agentziak ere parte hartzen du iniziatiban.
Mahai Nautikoko lankidetzaren harira sortu dela kanpaina adierazi du Serranok, eta sektoreko enpresek hondarribiarrei zein turistei eskainitako jarduera sortaren berri ematea du helburu. Izan ere, pandemia egoera dela-eta ezinezkoa dutela urteroko ate irekien jardunaldirik egitea nabarmendu du zinegotziak, eta beraz, online komunikazioa indartzeaz gain, larunbatean San Pedro kalean jarriko dute standean informazio guztia ere gizarteratzen saiatuko direla erantsi du. Udalaren webgunean ere kontsulta daitezke aukerak.
Hala, surf eta eskolak, piraguan irteerak edota egunpasarako zeharkaldiak dira, besteak beste, eskainitako jarduera sorta.