Hilaren 31n zabalduko dute udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea
Uztaila eta abuztuko ohiko euskara ikastaroez gain, uda honetan ere Lannahi programa eskainiko diete langabezian dauden irundarrei.
Aurten ere ikastaro trinkoak eskainiko ditu Irungo udal euskaltegiak, uztailean eta abuztuan. Horrez gain, udalak aurreratu du uda honetan ere Lannahi programa eskainiko duela, langabezia egoeran daudenenek euskara doan ikas dezaten.
Udako ikastaroak, hasiera batean, aurrez aurreko eta urrutiko jarduna uztartuz eskainiko dituzte, ikasle eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartuta.
Uztaileko ikastaro trinkoa hil horren 5ean hasi eta 30ean amaituko dute, eta 09:00etatik 13:15era bitarte luzatuko dituzte klaseak. Abuztua berriz, hilaren 2an hasi eta 27an amaituko dute, ordutegi berarekin. Ikastaro hauen prezioa 69,40 eurokoa da, baina asistentzia ona duten ikasleek udalak euskara ikasteko ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte (matrikula prezioaren %100a arte jaso dezakete).
Hilaren 31ean zabalduko dute matrikulatzeko epea, ekainaren 10era bitarte. Izen emateak euskaltegian bertan egin beharko dira, 10:30etik 13:30era edo 16:30etik 19:00etara.
Lannahi
Langabezia egoera dauden pertsonek euskara debalde ikasteko aukera izango dute aurten ere. Honetan ere hilaren 31etik ekainaren 10era bitarte egin beharko dira izen emateak, HAZ bulegoan edo Irun Txartela baliatuta. Izen emandakoek mailaketa proba egin beharko dute izen emate epe horren barruan.