Haur eta gurasoentzako ikuskizuna, larunbateko plana
Euskarazko 'Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamia' izeneko ikuskizuna eskainiko du Txotxongilo Taldeak Amaia KZn. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke.
Larunbat honetan (hilak 29) Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamia izeneko ikuskizuna taularatuko du Txotxongilo taldeak Amaia Kultur Zentroan, euskaraz. Sarrerak dagoeneko eskura daitezkeela jakinarazi du Kultura sailak, 4,50 euroren truke, ohiko tokietan.
Antzezlan honetan Lara Mitxelenak eta Ixiar Jauregik zuzenean joko dute txalaparta. Ikuskizuna, 4-8 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutakoa da.
Laburpena:
«Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan ziren lamiñak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu. Hau da gure errepertorioko ipuinik gogozkoenetako bat. Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina».