Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea, zabalik
Uztailaren 5era arte zabalik egongo da ordainketa epea; ordainketa atzeratu edo zatitu daitekeela gogoratu du udalak.
Hiri eta Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zerga uztailaren 5era arte ordaindu daitekeela ezagutarazi du Juan Mari Altuna Hondarribiko Udaleko Ogasun zinegotziak. Adierazi duenez, helbideratutako ordainagiriak borondatez ordaintzeko aldia amaitzen den egunean kobratuko dira, eta helbideratu gabeak, posta arruntez helaraziko zaizkie zergadunei.
Ordainketak atzeratu edo zatikatu daitezkeela ere gogoratu du Altunak: “Zerga honen ordainketak geroratzeko edo zatikatzeko eskaerak borondatezko epean aurkezten badira, ez da berandutze-interesik eskatuko, baldin eta horiek guztiak osorik ordaintzen badira 2021eko abenduaren 31ra arteko epean”. Zatikatzea aukeratzen dutenek 60 euroko gutxieneko kuota ordaindu beharko dute hilean behin.