8.000 lagunek bisitatu dute Caravantur azoka
80 ibilgailuk izan dute irtenbidea salmenta, alokairu edo pertsonalizazioaren bidetik. Gama altuko ibilgailuak ere saldu dituzte, 100.000 eurotik gorako prezioekin.

Hiru egun, 25 erakusketari eta 8.000 bisitari. Horiek izan dira bosgarren Caravantur azokak utzitako zenbakiak. Bisitarien kopurua zertxobait handitu da iaztik, %16, eta, gehienak, gipuzkoarrak (%75) izan dira. Bizkaitik nahiz Nafarroatik ere etorri dira bisitariak, baita urrunagotik ere, Errioxa eta Santarderko jendea ere hurbildu baita Ficobara.
Ficobak jakinarazi duenez, 80 ibilgailuri eman diote irtenbidea, saldu, alokatu edo pertsonalizatuz. Gama altuko ibilgailuen salmenta ere nabarmendu du erakustazokak, 100.000 eurotik gorako prezioekin.
Turismo mota horrentzat, pandemia, “balazta izatetik urrun, azeleragailu bihurtu da”, Ficobaren ustez.