Esteban Olaizolaren heriotzagatik "samina" adierazi du udalak
Ostegunean zendu zen hondarribiarra; Olaizolaren senide eta gertukoei "hurbiltasuna" helarazi zien udalak larunbatean argitaratutako oharrean.
Esteban Olaizola Elizazu hondarribiarraren heriotza dela-eta “samina” eta “hurbitasuna” adierazi zituen Hondarribiko Udalak larunbatean publiko egindako oharrean. Zinegotzi, Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiako presidente, Abad Nagusi eta Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioko buru izandakoa 80 urtekin zendu zen, ostegunean.