Bidasoak galdu egin du Cuencan
Bigarren postua ziurtatzeko aukeretako bat xahutu du talde irundarrak, Cuencaren kontra 21-17 galdu ondoren. Granollersen kontra larunbatean izango du hura poltsikoratzeko bigarren aukera.
Asobal Ligako azken aurreko partidua jokatu zuen Bidasoak Cuencan. Bigarren postua ziurtatzeko azken aurreko aukera zuen Bidasoak, baina huts egin zuen: 21-17 galdu zuen.
Gola egitea garesti egon zen hasieratik, eta defentsa eta atezainen lana erabakiorra izan zen. Lehen zatia nahiko berdindua joan zen, eta Bidasoa gol bateko errentarekin joan ziren atsedenaldira. Irundarren minuturik onenak atsedenaldiaren ostean etorri ziren, eta 39. minutuan 12-15 zegoen markagailua Bidasoaren mesedetan. Orduz geroztik, etxeko taldea nagusiago izan zen: erasora jo zuen Cuencak, eta, aitzitik, Bidasoari gola egitea asko kostatu zitzaion. Azkenean, 21-17 geratu zen markagailua.
Asobal ligako azken partidua Granollers arerio zuzenaren kontra jokatuko du Bidasoak, larunbatean, 16:30ean, Artalekun.