COVID-19aren Irungo eta Hondarribiko tasek beherantz jarraitzen dute
Atzo, esaterako, ez zen positinorik atzeman Hondarribian eta bederatzi izan ziren Irunen kutsattutakoak. Hondarribiko tasa 147koa da, 267koa Irungoa.
Hoberantz doaz, nabarmen, COVID-19 birusaren gaineko zenbakiak Bidasoan. Igandetik atzora arte jaitsi egin dira, dezente gainera, herrietako tasak. Atzo (osteguna) esaterako, Irunen eta Hondarribian bederatzi izan ziren atzemandako positiboak, zero Hondarribian, bederatzi Irunen.
Jarraian dagoen koadroan, herrietako tasa eguneratuak eta astelehenetik atzora arteko kutsatuak:
- Irun. Tasa: 267 (igandean 327koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 7-4-8-9.
- Hondarribia. Tasa: 147 (igandean 206koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-1-2-0.