Kirol arloko mugaz gaindiko arazoei buruzko txostena eguneratu du partzuergoak
Europako Batasuneko kirolariek beste estatu kide batzuetako ligetan parte hartzean jasandako trabak aztertu ditu txostenak.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Europako Batasuneko (EB) kirol arloko mugaz gaindiko arazoen inguruko txostena eguneratu eta berrargitaratu berri du. Kirolari federatu, amateur edo zaleek EBko beste estatu kide batzuetako ligetan lehiatzeko garaian jasotako trabak aztergai ditu txostenak. Bildutako ondorioak Behe Bidasoko eskualdeko 47 klubi igorri dizkie erakundeak.
Txostenak dioenez, “oztopo administratibo eta burokratiko garrantzitsuak” ezartzen dituzte estatu bakoitzeko legediak, zeinetan “beste estatu kide batzuetako herritarrek parte hartzea mugatzen duten edo zuzenean eragozten duten klausulak eta baldintzak dituzten”.
Hori horrela, partzuegoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean egoera aztertu dute, eta ondorioztatu dutenez, federazio ezberdinak dagokien “kontsituzioan jasotako lege eta itunetara egokitu behar dira, salbuespeneik gabe”. Hortaz, “kirolari afizionatuek eta kirol ekintza guztiek EBko tratatuetako printzipio, eskubide eta determinazioak bete beharko dituzte”.
Kirol federazioek eta erakundeek, txostenaren arabera, “kontzientzia hartu behar dute”. Horretarako, EBaren esparrua aintzat hartzeaz gain, herritarrei dagozkien eskubideak onartu beharko dituzte, eta “beharrezko aldaketak egin”.
Informazio guztia, azterlana eta txostena, bertan kontsulta daitezke.