Landa bideak garbitzen ari dira udala eta Behemendi elkartea
Arkoll, Akartegi, Zimizarga, Gornutz eta Jaitzubia auzoetan zehar dauden 70 kilometro nekazal bide egokitzea da helburua.
Hondarribiko Udala eta Behemendi elkartea nekazal bideen garbiketa burutzen ari dira. Guztira, 70 bat kiloemtro egokituko dituzte Akartegi, Arkoll, Jaitzubia, Gornutz eta Zimizarga auzoetan. Bideak “estuak” direla eta, segurtasuna bermatzea da helburua, ingurumenarekin “oreka” lortuta.