Musika eta elkartasuna uztartuko dituzte igandean, emakume kurduei laguntzeko
Estatu Islamikoaren atzaparretatik askatutako emakume kurdu yazidiei laguntzeko kontzertua izango da, egun Duhok-eko errefuxiatuentzako esparruan bizi diren emakumeei laguntzeko.
Irundarrek zita garrantzitsua dute igande honetan (hilak 23) Amaia Kultur Zentroan. ‘Duintasunaren ibilbidea’ izeneko musika saioak geldialditxoa egingo baitu hirian, Euskal Herriko hiri ugari zapaldu ostean. Honetan musika eta elkartasuna uztartuko dituzte. Izan ere, Estatu Islamikoaren atzaparretatik askatutako emakume kurdu yazidiei laguntzeko kontzertua izango da, egun Duhok-eko errefuxiatuentzako esparruan bizi diren emakume horientzako.
Askotariko musikariak elkartuko ditu kontzertuak: Ekialdekoak (armeniarrak eta kurduak), euskaldunak (Josean Martin eta Fran Lasuen), flamenkoko gitarra jotzaile bat eta abeslari bat.
Sarrerak esteka honetan eros daiteke, 7,50 euroren truke.