Dena prest udako marrazketa eta pintura ikastaroetarako
Ikastaroen helburua haur zein helduen artean sormena eta adierazpen plastikoak sustatzea da. Jada izena eman daiteke.
Marrazketa eta Pinturako Udal Akademiaren udako ikastaroetan izena eman daiteke jada, hala jakinarazi berri du udalak. Hilaren 31era bitarte apuntatu beharko dira interesdunak, haur zein helduak.
Ikastaro bakoitzak 16 orduko iraupena izango du, hamabost egunetan banatuta; haurren saioak astelehenetik ostegunera izango dira, 10:30etik 12:30era, eta helduenak aldiz, 18:00etatik 20:00etara. Informazio eta xehetasun gehiago, helbide honetara idatziz edo 695 752 994 telefono zenbakira deitu daiteke.
Bi txandan banatuko dituzte partaideak: lehen hamabostaldia, uztailaren 5etik 15era eta bigarrena, uztailaren 19tik 29ra. Materiala ikasleek eskuratu beharko dutela gogoratu du udalak. «Helburua sormena eta adierazpen plastikoak sustatzea da. Helduentzako tailerraren helburua Bidasoa inguruko paisaiara gerturatzea da. Konposiziotik, marrazketatik eta orbantzetik
abiatuta, parte hartzaileen beharretara hobekien egokitzen den prozedura aztertuko da», diote udaleko iturriek.
Ikastaroaren prezioa 86,15 eurokoa izango da.
Zeramika tailerrak
Aurten ere zeramika ikastaroa eskainiko dute, 5 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei bideratutakoa. Ikastaro hau uztailaren 5etik 29ra bitarte luzatuko dute, astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 12:00etara. Izen emateak tailerrean bertan egin beharko dira. Guztira 10 plaza daude, eta ikasle bakoitzak 125 euro ordaindu beharko ditu.