Ate irekien jardunaldia antolatu du musika eskolak
Aldez aurretik hitzordua eskatzea ezinbestekoa dela jakinarazi dute arduradunek; izen emate epea hilaren 24ra arte egongo da zabalik.
Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak (HMDE) ate irekien jardunaldia antolatu du hilaren 26rako. Azapiegitura ezagutu eta informazioa bildu nahi duten lagunek aldez aurretik izena eman beharko dute eta horretarako hitzordua finkatu.
Eskolak eskaintzen dituen diziplinen artean, besteak beste, daude: Musika Goiztiarra, Musika Hizkuntza, Ahots Teknika, Biolina, Txeloa, Pianoa, Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Tronboia, Gitarra, Perkusioa, Trikitixa, Txistua, Dantza Klasikoa eta Euskal Dantza.