Alkohola eta droga kontsumoarekin lotutako arriskuak saihesteko ikastaroa ostalarientzat
Lokal horietan lanean dabiltzanei instalazioetara doazen guztien segurtasuna bermatzeko giltzarriak ematea da ikastaroaren helburua. Bi egunetan egingo dituzte, hiru orduko saioetan.
Irungo Udalak taberna eta jatetxeei begirako doako beste ikastaro bat antolatu du. Kasu honetan, ostalaritzako establezimenduen jabe eta langileei begirako ikastaroa da, alkohol eta droga kontsumoarekin lotutako arriskuen prebentzioaren gainekoa.
Lokal horietan lanean dabiltzanei instalazioetara doazen guztien segurtasuna bermatzeko giltzarriak ematea da ikastaroaren helburua. Bi egunetan egingo dituzte, hiru orduko saiotan.
David Nuño Gizarte Ongizate saileko ordezkariaren arabera, «udalak prebentzioaren alorrean sustatu nahi dituen lanen artean kokatu behar da egitasmoa, alkoholaren eta bestelako droga batzuen kontsumoaren arriskuak prebenitzeko. Adikzio Planetan garatzen ditugu gaiak dira, eta horrelako ekintzek lagundu egiten digute sentsibilizatzen, laguntza ematen eta indarrak batzen, eragile guztien artean, nahi gabeko egoerak saihesteko»
Ikastaroaren lehen egunean droga menpekotasunean espezializatutako psikologo batek zenbait gai landuko ditu: droga eta haren efektuak, kontsumoari lotutako arriskuak, adingabeei alkohola saldu eta ematearen inguruan legeak diona eta arriskuak murrizteko jarraibideak, lokaletan aplika ditzaten.
Bigarren saioan aldiz, prestakuntza praktiko bat egingo dute ostalariekin, jakiteko nola jokatu behar den lokalean arazoak daudenean osasun laguntza iritsi bitartean eta zein jarraibide balia ditzaketen arriskuak murrizteko.
Lehen saioa hilaren 24an (astelehena da) eta 26an (asteazkena da) egingo dituzte, Palmera Montero Gunean. Informazio gehiago, 943 505 366 telefono zenbakian eskura daiteke.