Irungo epaiari "batasunaren bidetik" erantzuteko deia egin du euskalgintzak
Euskalgintzaren Kontseiluaren iritziz, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia "erabaki politikoa" izan da, eta elkarretaratzea egingo du larunbatean, Bilbon.
Atzo, Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin zuen EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzainen lanpostuen hizkuntz eskakizunak baliogabetzearen gainean. Epaia larritzat jo zuen, eta “erabaki politikoa” izan zela gaineratu zuen. Hainbat ekinbide aurreratu dituzte horri “batasunaren bidetik” erantzuteko, eta larunbat honetan, elkarretaratzea egingo dute Bilbon. Informazio gehiago BERRIAn argitaratutako albiste honetan.