Neska-mutilak, asteburuko helburua beteta
Etxeko lanak egin dituzte asteburu honetan Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) kirolariek. Emakumezkoek zein gizonezkoek asteburuari begira jarritako erronkak gainditu dituzte bigarren jardunaldi honetan.
Etxeko lanak egin dituzte asteburu honetan Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) kirolariek. Emakumezkoek zein gizonezkoek asteburuari begira jarritako erronkak gainditu dituzte bigarren jardunaldi honetan. Mutilek bigarren postua eskuratu dute Donostian, eta neskek aldiz, hirugarrena Zaragozan.
Neskek hiru lehen postu eta bi hirugarren postu eskuratu dituzte. Horietatik nabarmenena beste behin Teresa Errandonea izan da. 100 metro hesietan Euskadiko errekorra hausteko gai izan baita (13,16).
Bigarren postuak aldiz, Miriam Gregori, Irune Muguruza eta Naroa Forundarenarentzat izan dira. Gregorik 2’1”21-eko markarekin zeharkatu ditu 800 metroak, ondoren 1.500 metroetan aritzeko; Muguruza 1,01,39ko marka ezarri du 400 metro hesietan, klubeko errekor berria; azkenik, Furundarenak 12,70 metroko saltoa egin du salto hirukoitzean.
Hirugarren postuetako lehena Camila Sanguinok eskuratu du, pertikan 3,70 metroko saltoa gainditu ostean. Eta Furundarena ere fin aritu da luzerako saltoan, 5,86 metroak gaindituz.
Emaitza hauekin hirugarren postuan amaitu dute jardunaldia. Hurrengo hitzordua ekainaren 12an izango dute.
Mutilak ere fin
Mutilek bigarren postuan sailkatzea izan dute helburu asteburuan, eta erraz lortu dute. Elche Dechatlon gailentzea lortu baitute Donostian.
Bost garaipen, bost bigarren postu eta lau hirugarren postu. Horrela amaitu zuten asteburukoa.
Urrezko dominak Tirso Ocañak (200 metroetan 22,29ko marka ezarri zuen), Mikel Camponek (pertikako saltoan 4,60 metroak gaindituz), Iker Arotzenak (luzerako saltoan 7,46ko marka), Juan Errandoneak (salto hirukoitzean 15,08ko marka) eta Asiera Zarandonak (diskoa 42,82 metrora jaurti zuen) ekarri dituzte Irunera.
Bigarren postuak aldiz, Adrian Mazo, Eki Vicente, Luis Aranzabal, Alex Aguiriano eta Gonzalo Tamayoren eskutik heldu dira. Mazok 15,74 segundoan zeharkatu ditu hesiz betetako 110 metroak, Vicentek bere marka pertsonala ezarri du, Aranzabalek 4,20 metroko saltoa egin du pertikan, Aguirianok 14,52koa hirukoitzean eta Tamayok 40,80 metrokoa pisu jaurtiketan.
Amaitzeko, ondorengo kirolariak igo dira podiumeko beheko postura: Iker Arotzena, Hugo Alvarez, Mikel Arburua eta Iñigo Zarandona.