Aurreko asteburuan baino zortzi kutsatu gutxiago Bidasoan
Hilaren 7tik 9rako asteburuan 48 izan ziren Irunen eta Hondarribian atzemandako COVID-19 positiboak. Bukatu berri denean 40 jaso dira.
Aurreko asteburuan (hilaren 7tik 9ra) COVID-19agatik 48 kutsatu atzeman zituzten Irunen eta Hondarribian, eta bukatu berri denean 40 izan dira, gehienak Irunen (36). Positiboen kopuruak beherantz egin duelako, 100.000 biztanleko tasak ere apaltzen ari dira apurka bi herrietan.
Jarraian, Irungo eta Hondarribiko tasak eta asteburuko positiboen bilakaera:
- Irun. Tasa: 327 (372koa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 18-9-9.
- Hondarribia. Tasa: 206 (259koa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 1-3-0.