Moriko eta Poeta gogoratuko dituzte ostegunean, Asturiagan
Bi gazteen hilketaren 47. urteurrenean gertatutako argitzeko eskatu eta omenaldia eskainiko die Asturiaga 1974 memoria elkarteak.
Asturiaga hondartzako segada gogoan izango du Asturiaga 1974 memoria elkarteak, urtero bezala, maiatzaren 20an. 47 urte beteko dira aurten Espainiako indar polizialek Roke Xabier Mendez Villada Poeta eta Jose Luis Mondragon Elortza Moriko iheslariak erail zituztela. Kasua argitu gabe jarraitzen duela salatzeko, haien omenezko ekitaldia egingo dute ostegunean, Asturiagan, 18:30ean.