Soroetako pilotalekura lekualdatu dute Trikidantz taldearen emanaldia
Eguraldiaren iragarpena medio hartu du erabakia Hondarribiko Udalak; sarrerak salgai daudela oraindik ere gogorarazi du.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, Trikidantz taldearen kontzertua Soroetako pilotalekura lekualdatu dute. Eguraldiaren iragarpena dela-eta leku estalira mugitzeko erabakia hartu du Kultura departamentuak.
Horrez gain, emanaldirako sarrerak Arma Plaza informazio gunean eta Interneten salgai daudela gogoratu dute antolatzaileek. Etzi, igandearekin, finkatu dute hitzordua, 19:00etan abiatuta.