Ekintzaileentzako diru laguntzen berri emango du Bidasoa Bizirik-ek
Enpresa ideia bat garatzen dutenenetzat 1.000 euro bideratuko ditu Lanbidek, eta, 1.500 euro, berriz, enpresa proiektu bat martxan jartzen dutenentzat.

Ekintzailetzari bultzada bat emateko asmoz, Lanbidek martxan jarritako diru laguntzen inguruko jardunaldi bat prestatu du Bidasoa Bizirik garapen agentziak. Bertan, diru laguntza horiek zer diren eta horiek jasotzeko zein baldintza bet behar diren azalduko du. Hilaren 20an izango da bilera, 13:30ean, Bidasoa Bizirik egoitzan (Ducoureau jauregia, Hendaia kalea 8).
Lanbidek 1.000 euroko diru laguntza bideratuko du enpresa ideia bat garatzen jartzen duten pertsonentzat, eta, 1.500 eurokoa izango da enpresa proiektu bat martxan jartzen dutenentzat. Kopurua %15 handituko da sustatzaileak 18-30 urte artean baditu. Beste %15 gehiago jasoko du emakumea bada.
Laguntzak eskatzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik Bidasoa Bizirik-en tutoretza eta aholkularitza prozesua hasi izana.
Informazio gehiago, www.bidasoa-activa.com/eu eta www.ideiakbizirik.com webguneetan, 943 50 96 00 telefono zenbakian edo ekintzailetza@bidasoa-activa.com helbidean.