Beste pauso bat ematera joango da Bidasoa
Asobal Ligako azken txanpan izango dituzten aurkarien indartsuen kontra "estra bat" ematea dagokiela esan du Jacobo Cuetarak.
Asobal Liga bukatzeko hiru jardunaldiren faltan, Bidasoak bigarren postuari eustea izango du helburu, horrek datorren urtean Europako txapelketa jokatzeko txartela emango diola kontuan hartuta. Jacobo Cuetara entrenatzaileak orain arte bezala lehiatu behar dutela esan du, baina “pauso bat harago” joan behar dutela, oso aurkari “potentea” izango dutelako aurrean. Bihar, Puente Genilen kontra neurtuko ditu indarrak, Artalekun, 18:30etik aurrera.
Azken partiduak irabazi arren, horietan baino “errendimendu hobea” eman behar dutela adierazi du, azken txanpan arerio gogorrak izango baituzte aurrez aurre. Horregatik, “estra bat” ematea dagokiela gaineratu du.
Gazte Mailakoak, Espainiako Txapelketan
Bidasoa eskubaloiko Gazte Mailako mutilek Espainiako Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan. 32 talde lehiatuko dira, eta zortzi pasatuko dira azken fasera. Gaur, 20:00etatik aurrera, Cisne izango du aurrean Bidasoak. Bihar, 10:30etik aurrera, Ademar Leon, eta, igandean, 10:00etan, Gijon Jovellanos