Ekoizleek euren produktuak salduko dituzte etzi, Portuan
Hondarribiko baserriko produktuen azoka egingo dute etzi, San Pedro kalean, goiz osoan zehar.
Hondarribiko ekoizleek euren produktuak salgai jarriko dituzte etzi, San Pedro kalean. Goizeko 08:00etan ekingo diote azokari eta eguerdiko 13:00ak bitartean luzatuko da. Datorren asteazkenean Zumardian egongo dira.