Udalak bere webgunearen diseinua aldatu du, goitik behera
Webguneari itxura berria emateaz gain, «eduki erakargarriago eta irisgarriagoak izateko moduan» berrantolatu dute. Esaterako, sakelako telefonoetarako egokitu dute.
Irungo Udalaren webguneak itxura aldaketa jasan berri du. Zortzi urteren ostean (orduan berritu zuten azkenekoz), eguneratzea erabaki berri du udalak, goitik behera berritu dute.
Webguneari itxura berria emateaz gain, «eduki erakargarriago eta irisgarriagoak izateko moduan» berrantolatu dutela azaldu du gaur Informazioaren Gizarteko eta Herritarren Partaidetza saileko ordezkari Monica Martinezek, «salto ebolutibo bat emateko» pausoa eman dutela. Esaterako, sakelako telefonoetarako egokitu dute.
«Udalaren webgunea funtsezko informazio iturria eta zuzemenak egiteko funtsezko bidea da hiriaren eguneroko bizitzan. 21 urte darama martxan, eta urtean 1,2 milioitik gora bisita ditu. Gaur egun, gainera, herritarrek administrazioarentzako zuzemenak egiteko tresna arrunt bat ere bada, erraza eta egun osoan zabalik dagoena; horrela,
2020an, 25.000 inguru egin ziren. Hazten segitu nahi dugu, baina, batez ere, webgunearen bidez zerbitzu baliagarri eta praktikoa ematen», azaldu du ordezkariak.
Webgune berritua esteka honetan bisitatu daiteke.