Jaizkibel urbanizazioaren inguruan galdetu du berriz ere PSE-EEk
Segurtasun kamerez gain, ingurua ixteko barrerak legalak ote diren argitzeko galdetu du berriro talde sozialistak.
Jaizkibel urbanizazioaren itxieraren eta segurtasun kameren legezkotasunaren inguruan galdetu du gaur, berriz ere, Iosu Alvarez Hondarribiko PSE-EEren bozeramaileak. Horretarako lizentziarik jaso ote duten argitzeko eskatu dio departamentuari. Hala izango ez balitz, ingurua lehengoratzera behartuko ote zaien ere ere galdetu du ordezkariak.
Bestalde, sozialistek erantsi dutenez, “gustatuko litzaiguke jakin zein figura juridikoren babespean aurkezten den Jaizkibel urbanizazioa udalaren aurrean?”
Martxo hasieran lanak eteteko galdetu zion Alvarezek Hirigintza departamentuari.