Nabarmen egin dute kutsatzeek eta tasek beherantz Bidasoan
Asteburuan COVID-19agatik 48 kutsatu gehiago atzeman dituzte Irunen eta Hondarribian. Aurreko asteburuan 76 izan ziren hautemandako positiboak.
Asteburuan (hilaren 7tik 9ra) COVID-19agatik Bidasoan gaixotu direnak 48 izan dira denera Osasun Sailak emandako datuen arabera. Aurreko asteburuan (apirilaren 30etik 2ra) 76 izan ziren jaso ziren positiboak Irunen eta Hondarribian. Asteburuko beherakadari esker, bi herrietan era nabarmenean egin dute behera 100.000 biztanleko tasek.
Jarraian, herriz herri, COVID-19aren tasak eta asteburuan (ostirala-larunbata-igandea) atzemandako positiboak.
- Irun. Tasa: 438 (504koa zen ostegunean). Kutsatzeak (ostirala-larunbata-igandea): 19-14-13.
- Hondarribia. Tasa: 288 (376koa zen ostegunean). Kutsatzeak (ostirala-larunbata-igandea): 2-0-0.