[Bideoa] '650 tontor' ekimeneko irudiekin bideoa osatu du Sarek
Larunbatean 150 irundarrek parte hartu zuen euskal presoen alde. Aiako Harrira igo ziren Sarek antolatutako '650 tontor' ekimenaren barruan.
150 irundar elkartu ziren, larunbatean, Aiako Harrian, Sarek euskal presoen eskubideen alde antolatutako 650 tontor kanpainarekin bat egin ondoren. Martxa osoa drone batekin grabatu ondoren, 2.21 minutuko bideoa osatu dute, irudi ikusgarriekin.