66 isun zabaldu dituzte azken astean Irunen
Hilaren 3tik 9ra bitarte 66 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak hirian, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek ezarritako osasun neurriak ez betetzeagatik.
Azken zazpi egunetan (hilaren 3tik 9ra bitarte hain zuzen ere), 66 isun zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek ezarritako osasun neurriak ez betetzeagatik.
Zigor espediente gehienak (41 guztira) kalean ibiltzeko eskubidearen, ordutegien eta baimendutako gehieneko pertsona taldeen mugak ez betetzegatik jarri dituzte; 15 salaketa aldiz, musukoa ez eramateagatik izan dira, eta beste zortzi bide publikoan alkohola edategatik zabaldu dituzte.
Horrez gain, udaltzainek bi salaketa akta zabaldu dituzte asteburuan, gaueko ordu txikietan etxebizitzetan zarata egiteagatik.