Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

13 domina poltsikoratu ditu BATek

Euskadiko 18 eta 20 urte azpikoen Txapelketa jokatu dute asteburu honetan Durangon (Bizkaia) Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) gazteek. Oso fin aritu dira horietako asko.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2021/05/10

Euskadiko 18 eta 20 urte azpikoen Txapelketa jokatu dute asteburu honetan Durangon (Bizkaia) Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) gazteek. Oso fin aritu dira horietako asko; orotara, 13 domina eskuratu ditu klubak.

18 urte azpikoen kategorian, Beñat Miquelarena berriro lehiatzeko prest dagoela erakutsi du, bi domina eskuratu baititu. Urrezkoa izan da lehena, 200 metroetan, eta bestea zilarrezkoa, 100 metroetan.

Unai Martin eta Josu Iturrioz ere oso fin aritu dira, txapeldunorde izendatu baitituzte. Martinek 1,65 metroko saltoa gainditu du altuerako saltoan, eta Iturriozek aldiz, 4’48”39-ko marka ezarri du 1.500 metroetan.

Nesketan Laia Olascoaga izan da dominarekin itzuli den kirolari bakarra. 100 metroetan aritu da, eta azkenean 12,52 segundoko marka ezarri du. Martina Villar taldekidea, tamalez, finalaren ateetan geratu da.

20 urte azpikoen kategorian aldiz, Jone Fuentek Euskadiko txapeldunaren titulua eskuratu du, 1.500 metroetan. June Lizaso eta Paula Añorgak aldiz, zilarrezko domina banarekin itzuli dira. Lizaso luzerako saltoan aritu da (5,36 metroko saltoa egin du) eta Añorga aldiz, pertikako saltoan (3,10 metrokoa).

Lizaso, gainera, brontzezko domina bat eskuratzeko ere gain izan da (100 metroetan oraingoan), eta Malen de la Fuentek ere hirugarren postuan amaitu du lehia (pertikako saltoan 2,80 saltoa egin ostean).

Eva Queimaño, Galiziako txapeldun
Asteburu honetan ere BATek ordezkaritza izan du Galizian jokatutako proba konbinatuen txapelketan. Primeran aritu da klubeko Eva Queimaño, txapeldun izendatu baitute.

4.706 punturekin amaitu du heptatloia Queimañok, Alicia Merino Perezetik bi puntura.

Asteburu honetan aldiz taldekideekin lehiatuko da Zaragozan, Ohorezko Mailako bigarren jardunaldian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.