Lakaxita gaztetxera lapurtzera sartu dira berriro
Azken sei hilabeteotan jasaten duten laugarren lapurreta da. Gaztetxeko kideak «nazkatuta» daude, eta Lakaxita defendatzen jarraituko dutela diote.
Twitter bidez salatu berri dutenez, berriro Lakaxita gaztetxean lapurreta egin dute. Gaztetxeko kideek diote azken urte erdian laugarrenez sartu direla lapurtzera. «Nazkatuta gaude. Lakaxita defendatzen jarraituko dugu!», esan dute sare sozialean.