Hondarribia ez da gorria
Hondarribiko COVID-19aren tasa 400etik beherakoa da, 376an dago. Irungoa asko jaitsi da, baina 500dik gorakoa da oraindik.
Azken egunetan gutxitzen ari dira, nabarmen, Bidasoan COVID-19ak kutsatutakoak. Astelehenetik ostiralera 78 izan dira birusagatik gaixotu diren herritarrak Oarsoaldeko lau herrietan; joan den asteko epe berberean (apirilaren 26tik 29ra) 111 izan ziren. Horrek ekarri du Hondarribia jada ez dagoela eremu gorrian, 376ko tasara jaitsi da eta. Irungoa 504koa da.
Horiek horrela, orain ikus beharko da zer nolako neurriak hartzen dituen Eusko Jaurlaritzak igandetik aurrera, behin Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera bukatzen denean. Hau da, jakin beharko da eremu gorrian dauden udalerriek zer nolako murriztapenak izango dituzten, baita kanpo daudenek ere. Arratsaldean da biltzekoa LABIren batzorde politikoa horiek erabakitzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du epaitegiek baimentzen dituzten araberako neurriak hartuko direla.
- Hondarribia. Tasa: 376 (512koa zen igandean). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-9-1-3.
- Irun. Tasa: 504 (556koa zen igandean). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 16-13-17-18.