GI-636 errepideko obrengatik, trafiko mozketak Behobian
Igandera bitarte Behobia auzotik GI-636 errepiderako sarbideak moztuko dituzte eta trafikoa Maria Junkal Labandibar kaletik desbideratuko dute, Endarlatza etorbideraino.
Junkal Maria Labandibar kaletik desbideratuko dute trafikoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak zorua berritzeko lanak egingo ditu datorren asteburu honetan GI-363 errepidean, 16,735 eta 17,100 KPen arteko zatian hain zuzen ere. Obra horiek eragin zuzena izango dute Behobia inguruan, zenbait trafiko mozketa eragingo baititu.
Lan horiek gaurko 20:00etatik igandeko 21:00ak arte luzatuko dituzte. Ondorioz, trafikoa semaforoek araututako pasabide alternatiboaren bitartez antolatuko dute. Behobia auzotik GI-636 errepiderako sarbideak moztuko dituzte eta trafikoa Maria Junkal Labandibar kaletik desbideratuko dute, Endarlatza etorbideraino. Bertan, Behobiako biribilgunea hartu eta bertatik normaltasunez ibili ahal izango da.

