Enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak eskatu daitezke jada
Hilaren 26ra bitarte eska daitezke. Bi helburu nagusi ditu egitasmoak: «ekintzailetza proiektuei zein enpresei bere lehiakortasuna hobetzeko sostengua ematea».
Hondarribiko Udalak jakinarazi berri duenez, ekintzailetzaren sustapena eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indartzeko diru laguntzen deialdia zabaldu berri du. Hala, dagoeneko (hilaren 26ra bitarte zehazki) esteka honetan izena emateko aukera dagoela iragarri berri dute.
Udaletik diotenez, egitasmoak helburu bikoitza du. Alde batetik, «ekintzailetza proiektuei sostengua ematea», eta bestetik, «enpresei bere lehiakortasuna hobetzeko sostengua ematea», Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak adierazi duenez.
Gaineratu duenez, aurtengoa hirugarren urtea da laguntza hauek ateratzen dituztela, eta iazko kopuru igoera mantentzea erabaki dutela 2021 honetan. Orotara, 60.000 euroko aurrekontua dute, diru laguntzen lerroari 25.000 euro bideratuko dizkiote, eta bigarrenari aldiz, 35.000 euro.
Gainera, Alde Zaharrean dauden ekintzailetza proiektuek salbuespen bat izango dutela erantsi du zinegotziak. Udalaren helburua baita gune historikoari bultzada ematea, eta horretarako, ekintzailetzako laguntza handiagoak izango direla kasu honetan.
Informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan kontsulta daitezke.