San Juan plaza hartzera deitu dute pentsiodunek
Astelehenerako (hilak 10) elkarretaratzea antolatu du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. 12:00etan bilduko dira.
Datorren astelehenean (hilak 10) San Juan plaza pentsio duinen aldeko aldarrikapenez betetzera deitu du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. 12:00etan biltzera deitu dituzte irundarrak.
Asteleheneroko elkarretaratzeetan bezalaxe, honako aldarrikapenekin aterako dira kalera datorren honetan: erosteko ahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea, duintasuna bermatzen dituzten pentsioan izatea (1.080 euro), jasangarritasun faktoreari ez (pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena) eta emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitzea.
Osasun neurri zorrotzak bete beharko direla gogoratu dute pentsiodunek, hala nola, segurtasun distantzia mantendu beharko da eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.