Harrera beroa egin diote udaletxean Real Unioni
Datorren denboraldian 1. Federazio Mailan jokatuko du klubak. Presidentea, entrenatzailea eta bost kapitainak izan dira aitortza ekitaldian.
Irungo Udalak merezitako harrera egin die gaur eguerdian Real Union taldeko jokalariei, datorren denboraldian 1. Federazio Mailan jokatuko dutela ospatzeko. Alkate Jose Antonio Santano eta Kirol saileko ordezkari Borja Olazabal izan dira harrera ekitaldian, klubeko presidente Ricardo Garcia, entrenatzaile Aitor Zulaika eta taldeko bost kapitainekin (Mikel Azkoiti, Jorge Galan, Jon Irazustabarrena, Ekhi Senar eta Mario Capelete) batera.
Alkateak hiriko bandera bat eman die klubeko kideei, Aupa Union leloa zeramana, alkatearen esanetan, «frogatzeko hiriak eta zale txuri-beltzek adi eta urrutitik indar egiten jarraitu dutela nahiz eta aurten Galera ezin joan».