Ekaineko plangintza ezagutarazi du KZguneak
Espezialitate ezberdinetako ikastaroen zerrenda argitaratu berri du zentroak. Aldez aurretik izena eman behar dutela interesdunek gogoratu dute.
Hondarribiko KZguneak ekaineko ikastaro sortaren berri eman du dagoeneko. Jorratuko dituzten ikasketa esparruen artean, besteak beste, ondokoak zehaztu dituzte zentroko arduradunek: komunikazioa, oinarrizko formazioa, aisialdia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, sare sozialak eta segurtasuna. Bertan kontsulta daiteke eskaintza bere osotasunean.
Hori horrela, ikastaroetan izena eman nahi duten lagunek KZgunera joan daitezke aldez aurretik 943 02 36 52 telefono zenbakian hitzordua hartuta; telefonoz, baldin eta erabiltzaile gisa izena emanda badaude; edo KZgunearen webgunearen bitartez.