Euskal presoen alde Guadalupera deitu du Sarek larunbatean
Euskal Herri mailan abiatutako Izan Bidea dinamikaren baitan, Hondarribian ere tontorretara igotzera deitu du presoen aldeko mugimenduak.
Sare Bidasoa mugimenduak Guadalupera igoera antolatu du hilaren 8an, larunbatarekin. Goizeko 10:00etan finkatu dute hitzordua Eroskiko aparkalekuan, eta 12:00etan argazkia aterako dutela adierazi dute.
Izan Bidea dinamikaren baitan Euskal Herriko tontorretara igoerak antolatu zituen mugimenduak urrian baina eguraldi txarra medio, bertan behera utzi zuten deialdia eta herriko plazak gailur bihurtu zituzten orduan. Deialdia luzatu du berriro Ibiltarien Sareak.