OTAko langileen kontratazio prozesuari ekiteko mozioa erregistratu du PSE-EEk
Arrakala digitala arintzeko neurriak eskatuko ditu talde sozialistak beste mozio baten bidez; ostegunean bilduko da udalbatza.
TAOko langileak kontratatzeko prozesu publikoa hasteko eskatuko dio PSE-EEren udal taldeak ostegunean bilduko den Hondarribiko Udalbatzari. Horrekin batera, arrakala digitalari aurre egiteko pertsona baten kontratazioa ere galdegingo du beste mozio baten bidez talde sozialistak.
Iosu Alvarez bozeramaileak ohar batean adierazi duenez, TAO langileen kontratazioa “iraungitako lan-poltsen” bitartez burutzen ditu udalak. 2015etik ez dela prozesu publikorik gauzatu salatu du, era berean, sozialistak.
Bestalde, COVID-19aren izurriak eragindako testuinguru berria medio, arrakala digitala handituz doala argudiatu du bozeramaileak. Izapide “gehienak” online egiteari behartuta daudela herritarrak iritzi dio, eta egoerari aurre egiteko BAZ bulegoan laguntza emateko teknikari berri baten kontratazioa egiteko galdegingo duela gaineratu du.