Bizikletentzako aparkaleku estaliak galdegin ditu Abotsanitzek
Auzoka dinamikaren baitan herritarrek adierazitako beharra dela-eta erregistratu du eskaria udal alderdiak.
Abotsanitz Herri Batzarrak jakinarazi duenez, bizikletentzako aparkaleku estaliak eskatu ditu Hondarribiko Udaleko Hirigintza eta Mugikortasun departamentuetan. Auzoka dinamikaren baitan bildutako eskaria dela erantsi du udal taldeak. Eguraldi txarra egiten duenean ibilgailuak babestea da helburua.
Lehen urrats gisa, “gehien erabiltzen diren guneak estaltzea proposatu dugu”. Besteak beste: autobus geltoki nagusien ondoan edota udal kiroldegi inguruan. Alderdikideek erantsi dutenez, “EAJk aurrekontuetan Abotsanitzen eskaera guztiak atzera bota eta gero hasi ginen herritarrengandik jasotako proposamenak erregistratzen. Gaurkoa, hamahirugarrena da”.