BATen udalekuek errekorra hautsiko dute aurten
Inoiz baino haur gehiago ariko dira uda honetan. Eskaera oso handia denez, programa indartzea erabaki du aurten atletismo klubak.
Uda honetan inoiz baino haur gehiagok hartuko dute parte Bidasoa Atletiko Taldearen (BAT) udalekuetan. Oraindik maiatza izanik, jada 330 haurrek eman dute izena (uztailaren 5eko astea beteta dago jada). Iaz 500 lagunetik gora aritu ziren, beraz, iazko datuak gaindituko dituztela aurreikusi du klubak.
Eskaera osoa handia denez, itxaronaldi lista bat zabalduko du BATek, dagoeneko bete diren asteetan aritzeko interesa duten haurren gurasoei bideratutakoa.
Horrez gain, lehen aldiz programa luzatzea erabaki dute aurtengoa. Hala, ohiko asteez gain, ekainaren 21etik 25era txanda bat eskainiko dute eta ekainaren 28tik uztailaren 2ra beste bat.