Joan den asteburuan baino COVID-19 positibo gutxiago Bidasoan
Apirilaren 23tik 25erako asteburuan 103 koronabirus positibo atzeman zituzten Bidasoan, eta honetan 76. Tasetan ez da aldaketa nabarmenik.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/05/txertaketa.png)
Joan den asteburutik (apirilaren 23tik 25era) bukatu berri denera aldea izan da koronabirusagatik atzeman diren positiboei erreparatzen bazaie. Apirilaren 23tik 25erako astebukaeran Bidasoan 103 positibo hauteman ziren; oraingoan 76 izan dira. Tasetan, ordea, ez da nabaritu kutsatze berrien jaitsiera. Osteguneko datuekin alderatuta berdin dago zenbaki hori Hondarribian, eta zertxobait gorago Irunen.
Jarraian, herrietako tasak eta ostiral-larunbat-igandean izandako positiboak.
- Hondarribia. Tasa: 512 (ostegunean 512koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea) 2-8-3-
- Irun. Tasa: 556 (ostegunean 536koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea) 26-25-12.